XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BIZKOR / LELO.

- Bi ume hartuz, batak azkarrarenak egin eta besteak leloarenak.

Lehenak ondo erantzun behar du eta bigarrenak beti txarto.

Bietariko bat erratzen den momentuan beste batek hartuko du bere lekua.

Adibidez, nor zara zu? galderari, azkarrak ni... naiz (bere izena esanaz) eta leloak ni Napoleon naiz (hizkuntza mailan ondo, baina errealitatean egia ez dena) erantzungo dute.

BAIETZ / EZETZ.

- Txapelketa ezberdinak antolatu umeen artean: soka-tira, soka saltoka, tximino bat marraztu,...

Parte hartzen ez dutenek apostuak egingo dituzte: baietz gorriak irabazi, ezetz gorriak eta baietz urdinak irabazi.

Bakoitzak bere ekipoa animatuko du, formula ezberdinak erabiliz: Aupa gorriak!, baietz gorriak irabazi, Gora urdinak,...

AGINTEAK.

- Irakasleak, umeek haien artean galderak egiteko, aginte hau erabiliko du: Patxi, galdetu Ainhoari ea zer duen buruan, Zu, galdetu Elena-ri ea zer dagoen mahaian, e.a.

4. IPUINAK.

Barraskiloak, irabazle: Arantzak eta Gorkak barraskilo bi harrapatu dute.

Arantzarena berdea da eta Gorkarena marroixka.